11F-Emakumea Zientzian
Pasaden Otsailaren 11n LHko ikasleek zenbait ekintza burutu zituzten Emakumea eta zientzaren inguruan. Eguna hasteko, Otoitzaren orduan, megafoniatik emakumeek zientzia esparruan duten eskuartzeaz ohartarazi gintuzten.
Lehenengo zikloan zientzilaria zer den landu ondoren marrazkiak koloreztatu zituzten gero korridore nagusian eskegitzeko.
Korridore horren zehar emakume zientzilarien erakusketa antolatu dugu. Bigarren zikloko neska-mutilek emakume hauen biografiaz ikertu zituzten bai idatziz bai ahoz.
Honekin lotuta, 5. kurtsoko ikasle batzuek erakusketan dauden emakuaeei buruzko biografiak kontatu zituzten zenbait bideotan. Ume txikiek ipad eskuetan emakumeen ondoan kokatu diren QR kodeei esker, nagusiek egindako bideo horietan haien biografia ezagutu ahal dute.
Amaitzeko, 6. Mailako ikasleentzat hitzaldi bat antolatu genuen: “Elikadura eta bere ondorioak naturan”, Inma Batallaren esku. Gerora, aste horretako menua aplikazio teknologiko bati esker ikertu eta guztiz txundituta utzi gintuzten!