Otsailaren 4an, urtero bezala eta tradizioari jarraiki, Lehen Hezkuntzako ikasleak ikasgeletatik irten ziren Santa Agedari abesteko. Lehenengo ziklokoak bi taldetan banatu ziren: batzuk, Idazkaritzara hurbildu ziren eta beste batzuek, patioan kantatu zuten beste mailetako ikasleek entzun zezaten.

Hirugarren mailako haurrak Haur Hezkuntzako eraikineraino joan ziren eskolako ume txikienei abesteko, eta laugarren mailako umeak jantokian bildu ziren bertoko langileei kantatzeko.

Bosgarren mailakoak Loiuko sagardotegira abiatu ziren oinez, non langileek bi abesti entzuteko aukera izan zuten.

Lehen Hezkuntzako ikaslerik nagusienak, seigarren mailakoak, Gurena egoitzara joan ziren eta han pertsona nagusien aurrean abestu zuten. Agure eta atso batzuk kantatzen animatu ziren eta oso hunkigarria izan zen.

Azkenik, bosgarren eta seigarren mailako ikasleak Loiuko udaletxearen aurrean elkartu ziren eta han, azkenengoz abestu zuten eskolarako bidea hartu aurretik.

Primerako eguraldia izan genuen  eta ederki pasa genuen denok.

Web-IMG_0469

Noticias relacionadas