Batxilergoa
Gure ikasleen ia % 100ak unibertsitatera sartzea aukeratzen du ikastetxeko ikasketak amaitzean, beraz, gure helburua unibertsitateko ikasketei bermeekin aurre egiteko aukera ematen dien prestakuntza akademiko sendoa haiei eskaintzea da.
Ikastetxean gure ikasleei Batxilergoko bi modalitate eskaintzen dizkiegu:
- Zientzia modalitatea bere bi ibilbideekin: Biosanitarioa eta Teknologikoa.
- Humanitate eta Gizarte Zientzien modalitatea bere bi ibilbideekin: Gizarte Zientziak eta Humanitateak.
Jakin behar duzun guztia
Proiektu linguistikoa
Euskera
B eredutik datozen Batxilergoko
ikasleek A eredu indartu batean ikasten dute,
horrek beraien euskararen
ikaskuntza hobetzen duelarik.
Bestalde, eta udal Euskaltegiarekin ezarritako hitzarmen bati esker, hizkuntza honetan B2 profila egiaztatzen duen azterketarako prestatzeko aukera izango dute. Horrela, D ereduan ikasten duten ikasleen irteera-profil ofizial berarekin amaituko lituzkete ikasketak ikastetxean.
Ingelesa
Ingelesaren irakaskuntza areagotu
egiten da asteko ordutegian. Horrez gain, ikastetxeak hizkuntza honetako
eskola-trukeak antolatzen ditu Europako eta AEBko beste ikastetxe batzuekin, ingelesezko komunikazioa eta ikasleen ondare
kulturala aberasteko balio dutenak.
Maila honetako ikasleek, DBHko ikasleek bezala, Batxilergo Duala egin dezakete, Espainiako eta Amerikako Batxilergoko titulu bikoitza lortzeko aukera emango diena, biak ofizialki aitortutako tituluak.
Frantsesa
Frantsesa irakasgai gisa eskaintzen da DBHn egiten duten ikasleentzat Batxilergoan.
Ikasturtean zehar, ikasleek ikastetxean edo kanpoan hizkuntza ezberdinetako antzezlanetara joaten dira jarduera didaktikoen osagarri gisa, eta gainera kultur irteerak literatur ekitaldietara ere egiten dituzte.
Zientziak eta teknologia
Gure zientzia-ikasleak irakaskuntza teorikoa eta esperimentazioa uztartzen dituzte beraien ikaskuntza indartzeko. Klaseen osagarri gisa, adituen hitzaldiak jasotzen dituzte arlo zientifiko jakin batzuetan eta erakunde eta unibertsitate ezberdinekin elkarlanean antolatzen ditugun taller ezberdinetan parte hartzen dute. Jarduera hauek ikerketa-zentro edo industrietara egiten ditugun irteera praktikoekin osatzen dira, alor horietako aurrerapenak bertatik bertara ikusteko.
Asko dira arlo honetan gure ikasleen emaitzei begira lortutako kanpo aitormenak, batez ere Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen Olinpiada Zientifikoetan (Biologia, Geologia, Kimika, Fisika eta Matematika). Euskal Herriko Zientzien Fakultateak gure ikastetxea aitortu du aipatutako fakultateak antolatutako Olinpiada Zientifikoetan sari kopuru handiena lortu duen zentroa bezala. Azpimarratu nahi dugu, era berean, El Correo egunkariaren START innova bezalako proiektuen garrantzia, non Batxilergo Teknologikoko ikasleek Gizarte Zientzikoekin batera elkarlanean aritzen diren gazteengan ekintzailetza-jokaera garatzea helburu duen programaren garapenean, enpresa-ekimenak abiarazteko aukera ematen diena.
Gizarte Zientziak
Gure ikasleetako askok gizarte zientziekin lotutako ikasketekiko interesa erakusten dute eta ikastetxean interes hori areagotzen saiatzen gara eduki teorikoak nabarmen landuz.
Ikastetxeak Deustuko
Unibertsitatearekin, Bilboko
Merkataritza Ganberarekin
edo Banco Santanderrekin duen lankidetzak gure ikasleei erraztasuna ematen die
gerora maila profesionalean topatuko dituzten gizarte-errealitateetara
hurbiltzea helburu duten tailer eta jarduera ugaritan parte hartzeko.
“Finantza eta inbertsio arduratsua”, “Aplikazioak, lan-harreman
berriak eta lankidetza-kontsumoa”, “Zuzenbidearen erronka
berriak”, “Finanzas para mortales” programa, “Preúnica
Lehiaketa” edo “Ekonomia eta enpresa ezagutza saioak” bezalako
tailerrek ikasleak aukeratutako ikasketekin lotzea lortzen du.
Bestalde, arrakasta handiz parte hartu dugu EHUk antolatutako Ekonomia, Geografia eta Filosofia Olinpiar
Jokoetan.
Kirola
Gorputz hezkuntzak, baita kirol eta lehiaketa praktikak ere, garapen maila handia dute etapa honetan. Gure jubeniletako talde asko, gizonezkoenak zein emakumezkoenak, parte hartzen duten lehiaketa federatuetan gailentzen dira.
Kirolariek ikastetxearekin duten lotura ez da Batxilergoaren bukaerarekin amaitzen, ikasleetariko askok senior taldeetako jokalari izaten jarraitzen dutelako edo beste kategoria batzuetako taldeen entrenatzaile bihurtzen direlako.
Bizitza batxilergoan
Orientazioa
Ikastetxeko ikasleen azken bi
urteek kutsu berezia dute. Urte hauetan, beste erabaki handi batzuen artean,
beraien etorkizun profesionala aukeratzen doaz. Ikastetxean badakigu hori eta
beraiekin lan egiten dugu erabaki honetan laguntzeko. Gure ikasleei etorkizuneko aukeren aukeraketa errazteko helburuarekin
antolatutako saioez gain, urtero Urdanetako Orientazio Azoka (FOUR)
ospatzen dugu. Ikastetxeko Ikasle Ohien Elkartearekin elkarlanean, egun osoan
zehar, gure ikasleek hainbat arlotako profesionalak entzuteko aukera dute,
ikastetxeko ikasle izan direnak, bertan izan ditzaketen zalantza edo
jakin-minak argitzeko aukera dutelarik.
Boluntariotza
Uste dugu etapa honetan ikasleek ardura berriak bere gain hartu behar dituztela
eta, horregatik, Boluntariotza planean parte
hartzea eskaintzen diegu. Gure Batxilergoko ikasleen ehuneko oso altu batek
boluntario-jarduera ezberdinetan parte hartzen du urtero, bai Ikastetxe
barruan, bai kanpoko elkarte ezberdinekin, bere denboraren zati bat besteen
mesedetan eskainiz. Lan honek, dudarik gabe, pertsonen hazkuntza integralean
laguntzen du.
Ikasketa bidaia
Gizarte jarduerek ere pisu garrantzitsua dute ikasleen bizitzan. Ikastetxeak
urtero antolatzen du Batxilergoko Lehen
mailako ikasleentzako ikasbidaia ikastetxeko 4 edo 5 irakaslek lagunduta.
Aukera paregabea da ikasleen arteko loturak sendotzeko, eta baita ere laguntzen
dituzten irakasleekiko ere.