BIGARREN HEZKUNTZA

DBHko lehen eta bigarren zikloak pabilioi ezberdinetan kokatzen dira, hau da, lehen zikloko ikasleak beraientzat ingurune erosoago batean daude, antzeko adinetako ikasleekin, bigarren zikloko ikasleekin ere gertatzen dena pabilioia batxilergoko ikasleekin partekatzen bait dute. Bi zikloen arteko koordinazio estuak Batxilergoko ikasketetara bideraturiko ibilbide pedagogiko koherente bat ahalbidetzen du. Etapa honetako ikasleek 32 irakastordu dituzte astean, ordutegi ofizialetik bi ordu gehiago, eta horrek oinarrizko irakasgaiei eskainitako denbora areagotzen du.

Gure IKT Ekintza Planaren esparruan, 1×1 proiektua abian jarri dugu fase honetan. Ikasgelak birtualizatzera zuzendutako proiektua da, non ikasle bakoitzak bere gailu digitala duen bere ikaskuntzaren tresna nagusi gisa. Irakasleek prestatutako hezkuntza-eduki digitalak, liburu digitalaren lizentziak eta ohiko testuliburuak ordezkatzeko baliabide eta tresna digital anitzetarako sarbideak, irakaskuntza- eta ikaskuntza-ereduen aplikazioa bultzatzen du, metodologia berritzaileetan oinarrituta (ikaskuntza kooperatiboa eta proiektu-lana) eta horietan IKTek eskaintzen dizkiguten aukerei probetxu handiena ateratzen saiatzen gara.

Etapa honetako kurtso bakoitzean, ikasleek beren ikaskuntza pertsonalizatzeko aukera ematen duten hautazko irakasgai bat edo batzuk aukera ditzakete.

Jakin behar duzun guztia

Proyecto lingüístico de Educación Secundaria del Colegio Urdaneta

Hizkuntza proiektua

Gure eredu hirueledunean, etapa honetako ikasleek B ereduan oinarrituta ikasten dute ingeles indartuarekin, curriculumeko irakasgaietako bat ingelesez ikasiz.

Maila honetako hizkuntza-eskaintza areagotu egiten da laugarren hizkuntza batekin, frantsesa, hautazko moduan hartu daitekeena etapa osoan zehar. Hizkuntz Tailerrarekin, hautazko moduan aukera daitekeena, hizkuntzekin interesa duten ikasleentzat diseinatutako irakasgai honen bidez hizkuntzaren ulermenarekin eta adierazpenarekin (ahozko zein idatzizko) lotutako konpetentziak lantzen dituzte, bereziki praktikoa den lan ezberdinen bidez.

Hizkuntzen irakaskuntzan gure ibilbidea luzea da, CLIL metodologia erabiltzen dugu gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesean, trebetasunak eta edukiak ikasteko erabilera integratua emanez. Ziklo honetan, zentroak atzerriko beste zentro batzuekin elkartrukeak antolatzen ditu hizkuntza gaitasunak indartzeko.

2. DBHtik aurrera, maila honetako ikasleak Batxilergo Duala ikasten ere has daitezke, eta horri esker, High Schoolaren amaieran ikasle amerikarrek lortzen duten titulu bera jaso ahal izango dute, estatu guztietan eta munduko unibertsitate guztietan aitortua.

STEAM en Educación Secundaria del Colegio Urdaneta

STEAM

Zientzia eta teknologiaren irakaskuntzaren ikuspegia orokorra da ikastetxe osoan eta etapa honetan esku-hartze ezberdinekin garatzen da.

Matematikari eskainitako orduak areagotu egiten dira eta matematika kontzeptuak ikasteko eta ulertzeko zailtasunak dituzten ikasleei “Matematika Errefortzua” hartzea eskaintzen diegu arreta hurbilagoaren bitartez errefortzua eta arlo honen ikuspegi sinpleago bat eskaintzeko asmoz.

Gainontzeko etapetan bezala, zientzia-irakasgaiak eduki teorikoetara esperientziatik hurbiltzen saiatzen dira, ikaskuntza esanguratsuagoa izan dadin.

Nahi duten ikasleek robotikako ezagutzak areagotu ditzakete. Hautazko irakasgai honetan, aplikazio aurreratuen erabileran sakontzen da eta ikasleak robotika eta programazio esperientzietan sartzen dira, eraikuntza konplexu eta modularrak eginez, programazio eta komunikazio teknikak aplikatuz, eta telefono mugikorretarako eta robotetarako aplikazioak taldean garatuz. Ikasle batzuk oso emaitza onekin ordezkatzen gaituzte First Lego League eta Elhuyar Zientza Azoka bezalako azoka eta lehiaketetan.

Gure Ikastetxean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea ospatzen dela eta, ohitura bihurtzen ari da zientziak eta teknologiak gure bizitzetan egiten duten ekarpena ezagutu eta baliosteko balio duten ekintza ezberdinetan parte hartze aktiboa izatea eta ospatzea. 

Cultura social y arte para aprender a disfrutar en Educación Secundaria del Colegio Urdaneta

Gizarte kultura eta artea gozatzen ikasteko

Etapa honetako arte plastikoek hizkuntza plastiko eta bisualeko tresnen bidez sormenez adieraztea dute helburu eta beste jakintza-arlo batzuekin erlazionatzen jakitea. Lengoaia plastikoa erabiltzea ezinbestekoa da emozioak eta sentimenduak, bizipenak eta ideiak irudikatzeko, pertsonen arteko komunikazioa, hausnarketa kritikoa eta errespetua areagotzeko.

Gainera, ikasgelan landutakoaren osagarri gisa, kultur jarduera ugari egiten dira (Eitb, Arkeologia Museoa, Ferreria del Pobal, Opera Euskalduna Jauregian…) eta hizkuntza ezberdinetan ikusitako antzezlanez gozatzen da, antzezle talde espezializatuek antzeztuak.

La atención a la diversidad en Educación Secundaria del Colegio Urdaneta

Orientazioa


Aniztasunaren arreta oinarrizko printzipio pedagogiko bat da guretzat, horregatik ikasle bakoitzaren behar indibidualak asetzen saiatzen gara, bakoitzarengandik ahalik eta garapen handiena lortu nahian. Tutoreen eta irakasleen arreta pertsonalizatua etapa osoan zehar hainbat hezkuntza-errefortzuekin osatzen da, ikasle talde txikietan hurbilagotik lan egiteko aukera ematen digutenak.

Ikasgela egonkorra

Orientazio akademikoari dagokionez, du Urdanetako Orientazio Azoka (FOUR), Ikasle Ohien Elkartearekin koordinatuta, etapako azken urteetan ikasleen orientazioan laguntzen digu.

Deporte en Educación Secundaria del Colegio Urdaneta

Kirola


Astero ikasleek Gorputz Hezkuntzako saioetako bat eskaintzen dute ikastetxeko instalazioetan beraien igeriketa hobetzeko.

Kirol praktikaren eskaintza anitzarekiko dugun konpromisoak aukera ematen die gure ikasleei talde ezberdinetan parte hartzeko, hasieran eskola lehiaketetan parte hartuz eta gero talde federatuetan sartzeko.

Entrenamendu-ordutegiak klaseak amaitzean kokatzen dira, eta ikastetxeak eskolaz kanpoko jarduerak amaitu ondoren ikasleak euren etxeetara itzultzeko kirol-autobus zerbitzua du.

Oporraldietan, Kirol Klubak hainbat kirol modalitatetako campusak antolatzen ditu eta urtean zehar hainbat jarduera, hala nola: eskubaloi eguna, hockey eguna, saskibaloi txapelketa, Ikastetxeko krosa….

La vida en Educación Secundaria del Colegio Urdaneta

Bizitza DBHn


Ikasleek berain ibilbidean duten prestakuntza integralaren osagarri gisa, gure ikasleek pertsonal espezializatuek emandako hitzaldi ezberdinetara joateko aukera dute: Ertzaintza (jazarpena, ziberbullyinga, jokabide zibikoak edo drogen kontsumoa), liburuen egileak, gizarte bazterketari buruzko hitzaldiak. Horrez gain, ikasgelan landutakoaren osagarri gisa, kultur irteera ugari egiten dira.

Elkarbizitzak

Gure DBHko ikasle guztiek Pastoraltza Sailak antolatzen duen eskola-esparrutik kanpo egiten den elkarbizitza egun batez gozatzen dute urtero. Ikastetxeko hezkuntza-proiektuan jarduera garrantzitsua da, elkarbizitzaren eta baloreen heziketaren bitartez taldearen sendotzea sustatzera zuzendua.

Interklase- festak

Gure ikasleentzat, ikastetxeko jaiak prestatzea eta ospatzea urteko une garrantzitsuenetako bat dira. Egun hauek kirol eta jolas jarduerez beterik daude (gimcanak, lehiaketa gastronomikoa, playbackak, jolasak, emanaldiak…) eta gure gazteek gogotsu parte hartzen dute.

Klaseen arteko lehiaketekin hasten dira, eta horietan ikasleek sutsuki defendatzen dituzte hainbat kirol kategoriatan beraien klasea, finalera iritsi nahian.

Arreta berezia merezi du mozorroen desfileak. Klase bakoitzak, arduraz eta autonomiaz, desfilearen egunean amaitzen den koreografia baten prestaketan parte hartzen du. Egun honetan ikastetxea familiaz betetzen da guztiok elkarrekin gozatzeko asmoz.

Extraescolares en Educación Secundaria en Urdaneta

Eskolaz kanpoko ekintzak

DBHn eskolaz kanpoko jarduera ugari eskaintzen ditugu, klaseak amaitu ondoren egiten direnak. Hizkuntzetan sakontzeko jarduerak, kultura arlokoak (antzerkia, musika, pintura, xakea…) eta kirol diziplina ezberdinak dira etapa honetako ikasleen garapen fisiko eta intelektualean laguntzen duten jarduera akademikoaren osagarri egokia.

Ikastetxeak autobus zerbitzua dauka eskola orduetatik kanpo etxera itzultzeko.