Hizkuntzak

Urdaneta Ikastetxea jakitun da atzerriko bigarren hizkuntza bat ikasteko beharraz, batez ere ingelesa, gure gazteei etorkizuna ireki ahal izateko. Horregatik eskaintzen dugu jarduera hau, kurrikulum akademikoan eskuratzen diren ezagutzen osagarri eta sakontze gisa.

Garrantzitsua iruditzen zaigu haurrek ingelesarekin goiz harrema edukitzea, pixkanaka beren ezagutzak hobetzen joan daitezen eta erabileran behar besteko ezagutza eta arintasuna izan dezaten.

Haur eta Lehen Hezkuntza taldeak mailaka banatuko dira. Plazak mugatuak izango dira, eta ikasle kopuru nahikoa ez badago, ikastetxeak talderen bat deuseztatzeko aukera izango du.

  • Ordutegia: Haur eta Lehen hezkuntzan jarduerak eguerdiko jolas-orduan izango dira. DBHko eta Batxillergoko ikasleek eskolak amaitutakoan izango dituzte jarduerak.
  • Kostua: Star Estudios enpresarekin programatutako jarduerak, euskara eta frantsesa, ikastetxeko idazkaritzaren bidez fakturatuko dira, bi ordainketatan: lehenengo lauhilekoan, azaroan; eta bigarren lauhilekoan, otsailean. Ingeleseko klaseak, British Council-ekin, zuzenean haiekin fakturatuko dira. Lehenik eta behin, ikastetxearen bidez izena eman beharko da, eta, ondoren, zuekin harremanetan jarriko dira matrikulatzeko datuak eskatzeko.

Kontaktua: extraescolares.culturales@colegiourdaneta.com

 

Ingelesa

Haur Hezkuntza

“Early Years” programa, British Council-ek emana, 4 eta 5 urte bitarteko umeentzako curriculum britainiarrean oinarritua, Foundation Stage izenekoa, txikienen garapenaren funtsezko arloei laguntzen diena.

  • Adina: Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailak .
  • Ordutegia: Astelehen eta asteazkenetan.
  • Kostua: 995 €urtean.
  • Hasiera: British Councilen jarduerak irailaren 30ean hasiko dira.

Lehen Hezkuntza

“Primary” programa, British Council-en eskuetik ere. Programa horren bidez, ikasleak gai liluragarriei buruzko ingeles-proiektuetan murgilduko dira.

  • Adina: Lehen Hezkuntzako 1go mailatik 6. mailara.
  • Ordutegia:  1go, 5. eta 6. mailak astelehena eta asteazkena/2., 3. eta 4. mailak asteartea eta osteguna.
  • Kostua: 995 €urtean.
  • Hasiera: British Councilen jarduerak irailaren 30ean hasiko dira.

DBH eta Batxilergoa

DBH eta BACH-eko ikasleak British Council-ekin prestatu ahal izango dira maila hauetako titulu ofizialak lortzeko:

            – Lower Sec 4 – B1.2 – PET (Preliminary English Test)

            – Lower Sec 6 / Upper Sec 6  – B2.2 – FCE (First Certificate in English)

  •  Ordutegia: Astelehenetan 16.00-18.00.
  • Adina: DBHko eta Batxilergoko ikasleak.
  • Kostua: 995 €urtean.
  • Hasiera: British Councilen jarduerak irailaren 30ean hasiko dira.

* Jarduera hori egiten duten eta eskola-garraioko ohiko zerbitzuan alta emanda dauden ikasleek kirol-autobusa erabili ahal izango dute. Zerbitzuan alta emanda ez daudenek kuota bat ordaindu beharko dute zerbitzua erabiltzeagatik. Zerbitzua erabili nahi duzuenok mezu elektroniko bat bidali beharko duzue: transporte@colegiourdaneta.com

Euskera

Euskara jarduera horien helburua da, alde batetik, ikasgelan ikasitakoa arintzea eta sakontzea, eta, bestetik, Hizkuntza Eskolako azterketa ofizialak edo goi-mailako ikasleen hizkuntza-eskakizunak prestatzea. Maila egiaztatuko irakasleek ematen dituzte klaseak, Star Estudios enpresaren bidez.

  • Hartzaileak: Lehen Hezkuntzako ikasleak
  • Ordutegia: Euskaraz asteartea eta ostegunetan/Elkarrizketa asteartetan.
  • Kobrantza: Jarduera hauek ikasturte osorako programatzen dira. Beraz, ikastaroaren zenbateko osoa kobratuko da.
  • Kostua: Euskara, 200 €lauhileko bakoitzeko, matrikula eta materiala barne. Elkarrizketa, 190 €lauhileko bakoitzeko, matrikula eta materiala barne.
  • Hasiera: Jarduerak urriaren 1eko astean hasiko dira.

B2 prestatzeko ikastaroa

* Irailera arte ezin izango da ikastaroa emango diren egunak zehaztu.

Euskarazko B2 mailaren akreditazioa lortzeko helburuarekin, Ikastetxeak Derioko Udal Euskaltegiarekin akordio bat du maila horretarako prestakuntza ikastaroak egiteko. Horrela, euskaltegiko irakasleak arduratuko dira ikasleei eskolak emateaz eta ikastetxean bertan probetarako prestatzeaz.

  • Hartzaileak: Hasiera batean, ikasturtea B ereduan DBH egin duten Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago, baina beste aukera batzuetara irekita dago.
  • Ordutegia: arratsaldez izango da, eskolen ondoren. Egunak konfirmatzeke daude.
  • Kostua: Tasak ofizialak izango dira eta ikasleek Euskaltegiaren eta HABEren dirulaguntzak jasotzeko eskubidea izango dute.
  • Izen emateak: Batxilergoko koordinatzaileari mezu elektroniko bat bidaliz: bachillerato@colegiourdaneta.com

* Jarduera hori egiten duten eta eskola-garraioko ohiko zerbitzuan alta emanda dauden ikasleek kirol-autobusa erabili ahal izango dute. Zerbitzuan alta emanda ez daudenek kuota bat ordaindu beharko dute zerbitzua erabiltzeagatik. Zerbitzua erabili nahi duzuenok mezu elektroniko bat bidali beharko duzue: transporte@colegiourdaneta.com

Frantsesa

  • Hartzaileak: Lehen Hezkuntza.
  • Ordutegia: Astelehen eta asteazkenetan.
  • Kobrantza: Jarduera hauek ikasturte osorako programatzen dira. Beraz, ikastaroaren zenbateko osoa kobratuko da.
  • Kostua: 200 €lauhileko, matrikula eta material bakoitzeko.
  • Hasiera: Jarduerak urriaren 2ko astean hasiko dira.

IKASLEAREN DATUAK/A

* Kirol autobusa erabili behar duten DBH eta Batxilergoko ikasleek honako helbide honetara bidali beharko dute: transporte@colegiourdaneta.com


AITAREN, AMAREN EDO LEGEZKO TUTOREAREN DATUAK

Datuak babesteko oinarrizko informazioa


Emandako datu pertsonalak Andrés de Urdaneta Ikastetxeak tratatuko ditu, eskolaz kanpoko jarduerak eta kirol-autobusak kudeatzeko tratamenduaren arduraduna den aldetik. Zure datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria da kontratu-harremana betearaztea eta interesdunaren adostasuna, irudia eta/edo bideoa sustapen-helburuetarako erabiliz gero. Datu pertsonalak banketxeei, Bizkaiko Foru Aldundiari, Urdaneta Kirol Elkarteari eta tratamendu-arduradunei jakinarazi ahal izango zaizkie, arte- eta kultura-jarduerez arduratzen diren erakunde gisa. Zure datuak sartu, zuzendu eta ezabatu ditzakezu, baita beste eskubide batzuk erabili ere lopdgdd@colegiourdaneta.com, helbide elektronikoan, datuak babesteko informazio gehigarriarekin batera gure web orrian azaltzen den bezala:www.colegiourdaneta.com/politica-de-privacidad.