Gurasoen elkartea (IGE)

Ongi etorri Urdaneta Ikastetxeko Ikasleen Gurasoen Elkartera (IGE).

Gure seme alaben hezkuntzari dagokionez, familiaren eta ikastetxearen artean beharrezkoa den elkarlaneren jakitun, gure Elkartearen helburu nagusia Ikastetxeko Zuzendaritzarekin lankidetza estua izatea da, ikastetxe, hezitzaile eta gurasoen ekintza bateratua erraztuz.

IGEk guraso edo tutoreak lagundu nahi ditu beraien seme alaben hezkuntzari dagokion alor guztietan eta Ikastetxeak funtzionamendu ona izan dezan gurasoen parte hartzea bultzatu nahi du, bere Zuzendaritza Batzordearen bitartez edo Eskola Kontseiluko kide izaten edo Urdaneta Kirol Klubekoa.

Bazkideen kuoten bitartez, IGEtik  Ikastetxearen kirol jardueraren bide den Urdaneta Kirol Klubari beharrezko diru ekarpena egiten zaio. “Urdaneta” egunkariaren argitalpena finantzatzen du baita ere, hezkuntza-komunitateko kide ezberdinen adierazpen eta komunikazio organoa. Era berean, Zuzendaritza Batzordean dauden lan talde ezberdinen proposamenetatik abiatuta, ikasle zein gurasoentzat, formakuntza zein kultura jarduerak bultzatu eta antolatzen ditugu, ikasle zein gurasoentzat.

Ikasleen gurasoen arteko elkartasun ikuspegitik abiatuta, Ongizate Funts bat kudeatzen du, eta horren bidez, ikasketak Ikastetxean amaitzeko beharrezko laguntza eskaintzen die beraien hezkuntza ibilbidean umezurtz geratzen diren ikasleei.

Zure parte hartzea eta ekarpenak beti ongi etorriak dira. Zure esanetara gaituzu.

Pablo Sanz Gutiérrez
IGEko presidentea

ampa@colegiourdaneta.com