Ingurunea
2030 Eskola Agenda prozesua hezkuntza-komunitateak parte hartzen duen hezkuntza-zentroaren beraren eta bere inguruaren ingurumen- eta gizarte-hobekuntzaren aldeko ekintza-plan bat da.
Urdanetan, ingurumenaren alde egiten dugu
Prozesu honek oinarrizko hiru osagai ditu: hezkuntza-zentroaren eta bere inguruaren ingurumen-iraunkortasuna, berrikuntza kurrikularra eta komunitatean parte hartzea, alde batetik Loiuko Udalarekin eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailarekin, eta bestetik, Ingurumena eta Lurralde Antolamendu sailarekin.
2030 ikastetxe agendak bilatzen dituen helburuak hurrengoak dira:
- Ingurugiroarekin harremana duten kontzeptu ezberdinei buruzko informazioa eta prestakuntza egokia ematea.
- Hezkuntza komunitatea sentsibilizatzea giza jarduerak ingurumenean dituen eraginez eta ingurumenarekin praktika jasangarriak ezartzearen garrantziaz.
- Hezkuntza komunitatearen parte-hartzea sustatzea ingurumen-jardunbide egokietan bai hezkuntza-zentroan bai bere inguruetan.
Helburu horiek lortzeko egiten ditugun jarduerak Ingurugelako koordinatzaileen bileretan adostutako gai baten inguruan garatzen dira, gerora zentro bakoitzaren errealitatera egokitzen dena.