Onarpenak
Aurreinskripzioa eta Matrikula
Aurreinskripzioak
EL CARMEN-URDANETA (GETXO) ETA ANDRÉS DE URDANETA (LOIU) IKASTETXEAKEl Carmen-Urdaneta ikastetxeko 2 urteko gelarako eskaerak eta Haur Hezkuntzakoak (2, 3, 4 eta 5 urte), Lehen Hezkuntzakoak, DBHkoak eta Batxilergokoak Loiuko Andrés de Urdaneta ikastetxeko idazkaritzak kudeatu eta izapidetzen ditu.
- Eskaera esteka honetan deskargatu daiteke: Aurreinskripzioa. Bete ondoren, aurrez aurre eman daiteke, edo posta elektronikoz bidali:
- Idazkaritzaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:30era
- Kontaktua: secretaria@colegiourdaneta.com; 94 453 33 08
- Ikastetxeak bisita pertsonalizatuak eskaintzen ditu proiektu pedagogikoaren berri emateko. Informazio guztia web orriko atal honetan dago: Bisita gaitzazu.
- Urtarrilaren 18an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara, ate irekien jardunaldia egingo da, eta aldez aurretik hitzordurik eskatu gabe joan ahal izango da bertara.
SAN JOSÉ-URDANETA IKASTETXEA (BILBO)
San José-Urdaneta ikastetxeko Haur Hezkuntzako eskaerak (2, 3, 4 eta 5 urte) Bilboko San José-Urdaneta ikastetxeko idazkaritzak kudeatu eta izapidetzen ditu.
- Idazkaritzaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etatik 12:30etara eta 15:30etatik 18:00etara.
- Kontaktua: sanjose.secretaria@colegiourdaneta.com; 94 424 11 99
- Ikastetxeak ordu erdiko elkarrizketa pertsonala eskaintzen du hezkuntza-proiektuari, ordutegiei eta gainerako zerbitzuei buruzko informazioa emateko. Webgunearen bidez erreserbatzen da: Bisita gaitzazu.
- Gainera, ostegunetan 17:15etik 18:15era ezagutu daitezke instalazioak, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Matrikula ofizial
- Aurreinskripzioa aurkeztu duten familiei Eusko Jaurlaritzaren eskabide ofiziala egiteko datei, irizpideei eta betekizunei buruzko informazioa emango zaie, gutxi gorabehera data hauetan:
- Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH: urtarrila-otsaila.
- Batxilergoa: martxoa-apirila.