EGUNKARIA

“Urdaneta” ikastetxeko egunkaria ikastetxeko eguneroko gertaeren lekuko fidela da hezkuntza-komunitateko kideen, berri, kolaborazio eta esperientzien bitartez. Bereziki ikasleen idazkiak dira eta hauek euren gaitasun literario eta artistiko handiak erakusten dituzte eta ikasturtean zehar egiten diren jarduera ugariei buruzko beren iritziak agerian jartzen dituzte.

1980an sortu zen, komunikazio tresna garrantzitsutzat jotzen zuten guraso eta irakasle gogotsuen ekimenez. Tarteka argitaratua izan da ikasturte bakoitzean bere ia 40 urteko historian, txiki eta nagusien gozamenerako.Bere historian zehar hainbat etapa igaro ditu, bai bere maiztasunaren aldetik, bai formatuan ere zuri-beltzetik kolorera igaroz eta azkenaldian bere diseinuan. Gaur egun, hiruhilean behin argitaratzen da.

Egunkaria ikastetxearen eta familien arteko komunikazio-elementu garrantzitsutzat jotzen dugu, familientzako intereseko gaien berri ematen baitu, ez bakarrik zentroko bizitzari dagozkionak, baita pedagogia eta heziketa gaiak ere, ikasleen gurasoen kezka direnak baita ere.



Azken egunkariak